Gure aholkularitza-zerbitzuak beti egokitzen ditugu kasu eta pertsona bakoitzaren beharretara. Benetan sinesten dugu gure ereduan, eta zerbitzu pertsonalizatua eta ziurtatua emateko lan egiten dugu egunez egun. Gure filosofiaren oinarrietako bat gure aholkularitza-zerbitzua eskatzen duen pertsona bakoitzaren lasaitasuna eta gogobetetasuna lortzea izaten da.
Gure lantaldea diziplina anitzekoa izateak aholkularitza gisa zerbitzu-sorta zabalari aurre egiteko aukera ematen digu: zerga-zerbitzuak, ETE eta autonomoentzako kontabilitatea, lan-aholkularitza, zerbitzuak merkataritza-aholkularitzan bai eta abokatu-zerbitzua ere neurri-neurrira.
Gertuko laguntza pertsonalizatua emango dizun aholkularitza-zerbitzu profesional baten bila bazabiltza, Xamarren lagunduko dizugu.
ZER BEHAR DUZU?Zalantzak badituzu edo enpresa administratzeko denborarik ez baduzu, geuk emango dizugu konponbidea.
Zerga-aholkularitzako zerbitzua zuretzat edo zure enpresarentzat behar baduzu, lagunduko dizugu.
Kontabilitatearekin laguntzeaz gainera, zerga-arloko aholkularitza-zerbitzu osoa ere emango dizugu.
Zure enpresako nominak kudeatzen lagunduko dizugu, bai eta kontratuekin zerikusia duten lanetan ere.
Abokatuen bila bazabiltza, bai gai pertsonaletarako bai profesionaletarako, geuk lagunduko dizugu.
Esperientzia zabala dugu merkataritzaren arloko aholkularitzan, eta zerbitzu moldakorrak arintasunez ematen ditugu.