Zure enpresa administratzeko neurri-neurriko konponbideak eskaintzen dizkizugu. Zure enpresaren administrazioak kezkatzen bazaitu, Xamarrek badu konponbidea: administrazio-zerbitzua zure neurrira emango dizugu, zure premietara egokituko gara, behar dituzun kudeaketa administratiboez (fakturez, albaranez, kobrantzak kudeatzeaz, ordainketez eta berankortasun-arazoez…) arduratuko gara…, eta beti zure enpresako langileak izango bagina bezala egingo dugu. Hamar urtetik gorako esperientzia dugu administrazio-gaietan.